erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

ZAPATUTAN



  "ZAPATUTAN 2019 tailerrak. - Otsail-apirila"

 ZAPATUTAN 2019!!! Otsailaren 9tik apirilaren 6ra bitartean, larunbatero (18:00 h.) ekintza dibertigarriak prestatu ditugu familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko!

 Begiratu lekuak eta ekintzak


Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea online egin behar duzue, eta epea zabalik egongo da ekintza bakoitza egin aurreko astelehenera arte.

 

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo genuke.

Gehienez ere 3 umek hartu ahal izango dute parte heldu bakoitzeko, eta 4 urtetik gorakoak izan beharko.

Tailer hauek euskara hutsean izango dira, helburua, familia barruan zein familia artean euskara sustatu eta euskara ehuntzea eta sendotzea baita. Tailer emalearen eta parte hatzaile guztien arteko harreman-hizkuntza euskara izango da eta hartzaileak euskaraz komunikatzeko gai izan behar dira.






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128