erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

SORGINA TXIRULINA



Saio hauen helburua da, euskaraz ez dakiten helduak, euskarara hurbiltzea txikien laguntzarekin. Beraz, tailerrean nagusiek umeekin batera parte hartuko dute.


• Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da, (otorduak,, parkean jolastu, eskola, bainu ordua, oheratzeko unea…) Ipuina gai horri buruz izango da, gero etxean, tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.


• Saioak ordubete iraungo du, eta 17:30ean hasiko dira. Lehenengo zatian ipuin kontaketa egingo da eta bigarrenean tailer praktiko bat. Saioa amaitutakoan, ikasitakoa biltzen duen materiala banatuko da etxera eramateko.


Parte hartzeko umeek 4-8 urte bitartean izatea gomentzen dugu.


Izen-ematea online egin behar da: SORGINA TXIRULINA
Tailerra izan aurreko astelehenera arte.
Leku mugatuak, leku guztiak betez gero zozketa egingo da.

 

Urriak 20. Astrabudua - Josu Murueta
Ama, aita, euskara koloreztatu! Solasaldia +Tailerra
Saio berezia, umeek nagusiei euskara irakasteko ideiak landuko dira.


Urriak 27. Altzagako ludoteka
Nerearen Musika jostailua


Azaroak 3. Astrabudua - Josu Murueta
Eta gaur, zer jango dugu?


Azaroak 10. Altzagako ludoteka
Plisti-plasta


Azaroak 24. Altzagako ludoteka
Bazen behin…


Abenduak 1. Astrabudua - Josu Murueta
Euskararen Musika


Abenduak 15. Altzagako ludoteka
Gabonak






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128