erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

Eskolako lanak neuk egin behar ditut



Gure seme-alabek euskaraz ikasten dute, baina zuok euskaraz jakin ezean, , euren hezkuntza prozesutik kanpo geldituko zaretela uste duzue guraso askok, eskola sasoian lagundu ezin izango diezuelakoan. Inondik inora ere ez! Eskolako lanak hizkuntza batean zein bestean azaltzea jolasa da haurrarentzat, eta hazi ahala umetako jolas hori oso aberasgarria izango da, itzulpenaren bidez hizkuntzen arteko lotura zein den ikasiko baitute.

Era berean, esan nahi dizuegu, eskolako lanak haurrek eurek egin behar dituztela, ondo ala txarto euren eginbeharra da eta gurasoon ardura haurra bideratzea eta ikasteko ohiturak finkatzen laguntzea da, baina inola ere ez haurraren protagonismo aktiboa ordezkatzea. Eskura dituzten baliabideak erabiltzen ikasi behar dute, izan ere, urteak bete ahala, gero eta zailagoa da eurei laguntze.
 






Dokumentuak:




» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128