erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

Ku-Ku! haurrekin hitz egiten hasteko



 

Euskara Zerbitzuak badaki guraso askok seme-alabak ingurune elebidunean edota eleanitzean hezteko kezka ugari izaten dituzuela.

Horregatik, seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat Ku-Ku liburuxka eta DVDa (APP bertsioan ere aurki dezakezue) argitaratu ditu Udalak.

Liburuxka lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; jarraian, hiztegi laburra agertzen da, hainbat ataletan bereizita. Ondoren, umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren jaso dugu; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

 

Umetan erraza da euskara ikastea. Lagundu iezaiezu!

LIBURUA IKUSI




Lotura interesgarriak:




» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128