erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

Haur Hezkuntza



Zuen umea eskolaratzeko garaian badago, hausnartzen ibiliko zarete non matrikulatu, izan ere, orain aukeratuko duzuen toki horretan igaroko du zuen umeak bere bizitzako zati handi bat.

Asko dira erabaki hori hartzeko kontuan izango dituzuen alderdiak, baina guztien artean bada nabarmendu beharreko bat: hizkuntza. Ziur nago zeuek ere arrazoi hori kontuan hartu duzuela, hizkuntza komunikazio bidea izateaz gain, bizi garen lekuan bertakotzeko baliabide nagusietako bat ere badelako. Oraintxe da, bada, zuon umeari elebidun izateko aukera eskaintzeko unea. D eredua da horretarako aukerarik aproposena, eredu horretan euskaraz zein gaztelaniaz behar den bezala hitz egin eta idazteko gaitasuna eskuratuko duelako.

Elebitasuna da gizarteratzeko giltzarri nagusietakoa, bai bertoko jendearentzat, bai eta beste herrialde batetik hona etorri direnentzat ere. Seme-alabak euskaraz eta gaztelaniaz erraz ulertu eta mintzatzea kultur aberastasun handia da eta, aberastasun horri esker, gaurko umeek zabalik izango dute atea bihar-etziko gizartean aise moldatzeko.

informazio +
 






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128