Kanpaina honetan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa -argitaletxea, prezio tartea eta abar- jaso ditugu, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.
Zortzi ataletan banatuta dago: musika, informatika, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak eta jokoak eta aldizkariak; gainera, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.