erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

Apellidoak abizendu



Askotan, euskal jatorria duten deiturak gaztelaniaren ortografiarekin idatzita ikusten ditugu, euskara orain dela urte gutxi arte ofiziala ez izatearen ondorioz gertatu da hau. Adibidez: Etxebarria beharrean Echevarría idaztea.

1. NON ALDATZEN DIRA DEITURAK?

Deituren-aldaketak Bake Epaitegiak gauzatzen ditu. Bake epaitegia, Udaletxean bertan dago, Udaltzaingoa dagoen atetik sartu behar da eta eraikin horretako 3.solairuan dago kokatuta.

2. ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (adingabekoek gurasoekin egin beharko dute eskabidea)

-Errolda agiria. Udal bulegoetan unean bertan egingo dizute. (Adingabekoek gurasoena ere bai)

-Jaiotza-agiria. Jaiotzez erandioztarra bazara, Bake Epaitegian emango dizute momentuan. Bestela, beraiek arduratuko dira beste bake-epaitegiei eskatzeaz edo www.justizia.net helbidean eska dezakezu

-Nortasun agiriaren fotokopia bat. (adingabekoek gurasoena ere bai)

-Familia liburua. Soilik ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.


Zure izena edota abizena euskaraz zelan idatzi behar den kontsultatzeko:

http://www.euskaltzaindia.net/

Zure abizena ez badago "Euskal Deituren Izendegia"-n, Euskaltzaindiaren txostena ere beharko duzu:

EUSKALTZAINDIA
Plaza Barria,15 48005 BILBO
Tel: 944158155, Faxa: 944158144


3-ZEIN ONDORIO DITU ABIZENAK ALDATZEAK?

Abizenetan egin nahi dituzun aldaketek ez dute inolako ondoriorik testamentu, eskritura eta horrelakoetan, eta beraz ez dituzu aldatu behar.

Familietan, banaka (amarena bai baina alabarena ez eta antzekoak) zein (familia osokoak) alda daitezke.
 

 






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128