erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

ESEP. Partaidetza prozesua


ESEP. Partaidetza prozesua
CONSISTORIALES - 06/10/2017

ERANDION EUSKARA SUSTATZEKO IV. EKINTZA PLANA DISEINATZEKO PARTAIDETZA PROZESUA Erandioko Udalak Euskara Sustatzeko IV. Ekintza Plana diseinatzeko parte-hartze prozesua abiatu du. Prozesua AZTIKER Soziologia Iker-gunearen aholkularitzarekin garatuko da, eta bi helburu nagusi ditu: - Erandion Euskara Sustatzeko III. Ekintza Plana (ESEP) ebaluatu; - Erandioko elkarte, eragile eta herritarren parte-hartzea oinarri, Euskara Sustatzeko IV. Ekintza Plana diseinatu. Lan saioak urrian eta azaroan izango dira, eta bilera hauek lau eremuren arabera antolatu dira: Kultura; Hezkuntza; Kirola; eta Merkataritza. Saioak irekiak dira, nahi bezain bestetan parte hartzeko aukerarekin. Lanaren emaitzak abendurako bilduta egotea aurreikusi da.


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128