erandioko udala euskera zerbitzua
 
Versión castellano

MUNDUKO INPROBISATZAILEEN BIRA ERANDION


MUNDUKO INPROBISATZAILEEN BIRA ERANDION
CONSISTORIALES - 04/10/2018

 Payada, punto cubano eta bertsolaritza saioa, Altzagako Merkatu Zaharrean (Erandio)


Urriaren 10ean izango da emanaldia. Araceli Argüello payadore argentinarra, Tomasita Quiala repentista kubatarra eta Amets Arzallus eta Jone Uria bertsolariak ariko dira kantuan. 


Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak gurera ekarriko ditu Tomasita Quiala eta Araceli Argüello Kubako eta Argentinako inprobisatzaileak. Bertsolariekin batera, sei emanaldi eskainiko dituzte eta horietako bat Erandioko Merkatu Zaharrean.


Amets Arzallus eta Jone Uria izango dituzte lagun payadore argentinarrak eta repentista kubatarrak. Iker Iriarte arduratuko da saioa gidatzeaz. Emanaldia urriaren 10ean izango da, 19:00etatik aurrera; saioa doakoa izango da.
 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128