Versión castellano

"MOKO ZORROTZA" antzezlana



EUSKARA - 17/10/2019

Urriak 24, osteguna. 20:00etan. Josu Murueta kultur etxean. Doako sarrera

"Juan eta Laura. Laura eta Juan.
Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.
Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urteko krisi amaigabean murgilduta, ustekabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte… Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.
Guzti hori da “Moko zorrotza”.
Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko".
 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128