Versión castellano

IRAKURLE TALDEA : NEGUKO ARGIAK (IRATI ELORRIETA)


 IRAKURLE TALDEA : NEGUKO ARGIAK (IRATI ELORRIETA)
CONSISTORIALES - 05/02/2020

Eguna: Otsailaren 6a
Ordua: 19:00
Lekua: Altzaga liburutegia
Idazlea saioan egongo da.

Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin.

 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128