Versión castellano

FAMILIAREKIN JOLASTEKO


FAMILIAREKIN JOLASTEKO
CONSISTORIALES - 18/03/2020

Etxean elkarrekin eman behar ditugun egun hauetarako, familiarekin jolasteko proposamen bat egin nahi dizuegu:

GUROT 

Galdera-erantzun jolasa duzue eta bertan ikusiko duzue zirkulu birakaria 8 atalekin (gizartea, hizkuntza, kultura, artea, natura, kirola, aisia eta zientzia). Atal bakoitzeko 3 erantzun zuzen lortu eta dagozkien ikurrak eskuratzea da helburua.

Jolas ezazue etxean talde bi osatuz.

 

Etxetik kanpoko beste jokalariekin ere jolas zaitezkete, "norgehiagokak" aukeraren bidez.

Jolas hau, hasiera batean, 12-17 urte bitarteko gazteentzat pentsatu izan bada ere, edozeinek eman dezake izena eta duzuen "kultur-jakintza" neurtu ere.

ANIMA ZAITEZTE!

 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia) 94.489.0128