Versión castellano

ZAPATUTAN



  "ZAPATUTAN 2021 tailerrak: UDAZKENA"

 ZAPATUTAN 2021!!!  Urriaren 9tik abenduaren 11ra bitartean. Zapatu arratsaldetan hitzordua duzue euskaraz ondo pasatzeko "EGIZAN/K" tailerretan.

Euskaraz egiten oraindik animatzen ez direnentzat "AIZAN/K" tailerrak ere antolatu ditugu.


Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea online egin behar duzue, eta epea zabalik egongo da ekintza bakoitza egin aurreko astelehenera arte.

 

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo genuke.

Gehienez ere 3 umek hartu ahal izango dute parte heldu bakoitzeko, eta 4 urtetik gorakoak izan beharko.

"EGIZAN/K" tailerrak euskara hutsean izango dira, eta "AIZAN/K" nagusiki euskaraz, helburua, familia barruan zein familia artean euskara sustatu eta euskara ehuntzea eta sendotzea baita. Horregatik euskaraz egitea (edo ulertzea) ezinbesteko izango da.






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128