Versión castellano

ZAPATUTAN 2021 - TAILERRAK (UDAZKENA)


ZAPATUTAN 2021 - TAILERRAK (UDAZKENA)
CONSISTORIALES - 30/09/2021

  "ZAPATUTAN  tailerrak 2021: UDAZKENA (urriaren 9tik abenduaren 11ra)"


Urriaren 9tik,  larunbat arratsaldeetan, ZAPATUTAN programari jarraipena emango diogu Tailer horietan ekintza dibertigarriak egingo, ditugu familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko! Oraingo honetan berritasun bat dugu zuentzat: AIZAN/K

Tailer berri hauek 19:00etan hasiko dira eta bertan parte hartu ahal izango dute 4-10 urte bitarteko haurrek, euskaraz ulertzen duen helduren baten laguntzarekin.

Beste aldetik, familian euskaldunentzako tailerrak (EGIZAN/K) 17:30ean hasiko dira.


Begiratu lekuak eta ekintzak IZEN-EMATE orrian


Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea online egin behar duzue, eta epea zabalik egongo da tailer bakoitza egin aurreko astelehenera arte.

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo genuke.
Gehienez ere 3 umek hartu ahal izango dute parte heldu bakoitzeko.
"EGIZAN/K" tailerrak euskara hutsean izango dira, helburua, familia barruan zein familia artean euskara sustatu eta euskara ehuntzea eta sendotzea baita. "AIZAN/K" tailerrak, berriz, nagusiki euskaraz.

 

 Egungo osasun egoerak eraginda, aforoa, gehienez, 35 pertsonakoa izango da.

 

Informazio gehiago: euskara@erandio.eus (944890128)


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128