Versión castellano

ZAPATUTAN 2021 - TAILERRAK


ZAPATUTAN 2021 - TAILERRAK
CONSISTORIALES - 19/01/2021

  "ZAPATUTAN 2021: otsail-martxoa" TAILERRAK


Otsailaren 6tik,  larunbatero (18:00 h.) ZAPATUTAN programari jarraipena emango diogu Tailer horietan ekintza dibertigarriak egingo, ditugu familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko!


Begiratu lekuak eta ekintzak IZEN-EMATE orrian


Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea online egin behar duzue, eta epea zabalik egongo da ekintza bakoitza egin aurreko astelehenera arte.

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo genuke.
Gehienez ere 3 umek hartu ahal izango dute parte heldu bakoitzeko, eta 4 urtetik gorakoak izan beharko.
Tailer hauek euskara hutsean izango dira, helburua, familia barruan zein familia artean euskara sustatu eta euskara ehuntzea eta sendotzea baita. Tailer emalearen eta parte hatzaile guztien arteko harreman-hizkuntza euskara izango da eta hartzaileak euskaraz komunikatzeko gai izan behar dira.

 

Egungo osasun egoerak eraginda, aforoa, gehienez, 20 pertsonakoa izango da.

 

Informazio gehiago: euskara@erandio.eus (944890128)


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128