Versión castellano

Euskara etxez etxez


Euskara etxez etxez
CONSISTORIALES - 03/06/2013

Erandioko Euskara Zerbitzuak, aurten lehen aldiz, “Euskara etxez etxe” ekimena jarri du martxan. Ekimen hau, Erandioko ikastetxe eta liburutegiekin elkarlanean garatu dugu.

Helburua bikoitza da, batetik aisialdirako euskarazko produktuak ezagutzera ematea eta bestetik erandioztarrei horietako batzuk erabiltzeko aukera eskaintzea.

Herriko ikastetxe zein liburutegi bakoitzean 16 poltsa izango dira erabiltzeko prest.

Zortzi poltsa Haur Hezkuntzan umeak dituzten familiei zuzenduta daude eta beste zortzi Lehen Hezkuntzan dituztenei. Guztiak dira desberdinak, bakoitzak zenbaki bat dauka identifikatu ahal izateko, eta barruan dauden materialen zerrenda ere bai.

-jostailu edo joku bat
- liburu bat
-musika CD bat
-DVD bat edo CD-ROOMa

Poltsa hauek eskuratzeko modu bi daude:

1. LIBURUTEGIETAN

Erandioko Liburutegietako bazkideek liburutegietan bertan mailegatu ahal izango dituzte euskarazko produktuen poltsak; liburutegiko materialak mailegatzeko arau eta baldintza berdinetan.

2. IKASTETXEETAN

Erandioko ikastetxeetako ikasleek ikastetxean bertan ere mailegatu ahal izango dituzte, ikastetxe bakoitzak araututako moduan.

Horrez guztiaz gain, euskarazko produktuen katalogoa aurkituko duzue, produktu gehiago ezagutu ahal izateko. Katalogoko produktu asko liburutegietan ere maileguan har daitezke solte.


Produktu hauek guztiak zein berriagoak ezagutzera ematen dituen webgunea ere badugu: www.katalogoa.org


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128