Versión castellano

Eman giltza aita ama!


Eman giltza aita ama!
CONSISTORIALES - 10/10/2013

“Eman giltza-¡Háblale, escúchale!” leloa daraman kanpainaren helburua, euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia nabarmentzea da. Aipatutako kanpaina Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dute eta,  orain dela bi urte martxan hasi zen egitasmo hau. Aurten ere 39 udalerritan eta 2 mankomunitatetan zabalduko da.
Horretarako, ume jaioberrien gurasoek umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa jasoko dute etxean eta euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den webgunearen berri ere izango dute. Horrez gain,  kotxean jartzeko pegatina eta KU-KU liburuxka eta CDa ere banatuko zaizkie. Liburuxka horretan, besteak beste, abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak daude jasota.

Ikusi iragarkia:

vimeo.com/76408756


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128