Versión castellano

BERBODROMOA


BERBODROMOA
CONSISTORIALES - 19/11/2013

ABENDUAK 3: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Egunean erandioztarrak Altzagako Azoka Zaharrean elkartuko gara euskaraz hitz egin eta iaz bezala momentu ahaztezinak bizitzeko.
Bi saio aurreikusi ditugu, zure ordutegietara egokitu eta zure presentzia posible egiteko. 9:30ean eta 18:30ean. Saioen dinamizatzaileak pertsonaia ezagunak izango dira eta herritarrokin batera eztabaidatzen ibiliko dira. Ondoren, neguko hotzari aurre egiteko parte hartzaile guztiok txokolatea eta bizkotxoak dastatuko ditugu, baita oroigarri gisa photocallean talde argazkiak atera ere.
Erandioztarren arteko sare euskalduna bultzatu nahi dugu, Erandio euskaldun zahar zein berrien topagune bilakatu nahi dugu eta zu ezinbestekoa zara. Dakiguna erabiliz gure maila hobetzeaz gain euskal komunitatea indartuko dugu, gure hizkuntza aberastuko dugu.
Berbodromoan parte hartzeko prest? Zure zain izango gara!

Abenduaren 3an
• 1.saioa: 9:30ean
• 2.saioa: 18:30ean
 Altzagako Azoka Zaharrean


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128