Versión castellano

BERBODROMOA 2014


BERBODROMOA 2014
CONSISTORIALES - 20/11/2014

Atsegin handiz abenduaren 3an ospatuko den Berbodromoaren 3. ediziora gonbidatzen zaitugu. Euskararen Egunean erandioztarrak Altzagako Azoka Zaharrean elkartuko gara euskaraz berba egin eta elkarrekin goiz ezberdin zein atsegin bat pasatzeko asmoz.

Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:00etan hasi eta 11:30tarako bukatua egongo da. Berbodromoaren dinamizatzaileak Reyes Prados kazetaria eta Ines Osinaga kantaria izango dira eta herritarrokin batera mahairik mahi eztabaidatzen jardungo dute. Ondoren, neguko aldarte gozakaitzari aurre egiteko parte hartzaile guztiok txokolatea eta bizkotxoak dastatuko ditugu, baita oroigarri gisa photocallean talde argazkiak atera ere.

 

Erandioztarren arteko sare euskalduna bultzatu eta herriko euskaldun zahar zein berrien topagune bilakatu nahi dugu egun hau, eta nola ez, zu ezinbestekoa zara!
Dakiguna erabiliz gure maila hobetzeaz gain euskal komunitatea indartu eta gure hizkuntza aberastuko dugu.


 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128